J. Egigurenek eta Zubiriak osatu dituzte Soraluzeko finalerdiak

Egiguren promesa mailan eta Zubiria nagusietan izan dira Soraluzeko lau eta erdiko txapelketako finalaurdenak osatu dituzten pilotariak.
Promesak: J.Egiguren 22 A.Bain 11
Egigurenek nahiko erraz menderatu du Biain peloteoan. Jokoan ere gehiago izan da naiz eta Bianinen egun onena ez den izan. Azkenean, 22 eta 11ko emaitza erakusi zuen Bergarako pilotalekuak eta Egiguren hurrengo kanporaketarako txartela lortu zuen. Orain, martxoako lehen asteartean Expositoren aurka ariko da finalaren atarian.
Nagusiak: Zubiriak 22 Elolak 9
Zubiria amezketarrak uste baino errazago irabazi du bere partida. Oso norgehiagoka ona jokatu du, baina denbora askoan ibili da defentsa lanetan. Elolak, berriz, bere mailatik oso bera jokatu du. Askotan dominatu du tantoa baina bukatzea kosta izan zaio, akats asko eginez errematean.
Datorren astean izango dira lehen finalerdiak, asteartea 27:
Promesak: Iriarte/ Uribe
Nagusiak: E.Labaka / I.Zubizarreta
Bigarren finalerdiak, berriz, martxoak 6an jokatuko dira:
Promesak: Exposito / J.Egiguren
Nagusiak: I.Salaberria / Zubiria