Lunes, 06 Diciembre 2021

Sin favoritos claros para completar las finales del Memorial a Goñi

No está siendo un camino sencillo, pero con la inestimable ayuda de los numerosos pelotazales que se están reuniendo semana tras semana en el frontón Beloki, el Memorial Goñi está completando su camino y con el festival de esta semana quedarán decididas las grandes finales que se disputarán el próximo viernes, 16 de octubre.

 

De momento, Ruiz de Larramendi y Mata-Gaskue tienen reservado su sitio y para enfrentarse a ellos se esperan unas semifinales espectaculares, sin favoritos claros, para este miércoles; Oskoz/Aitor Altuna categoría de promesas y en la de élites Eneko Labaka-Sarasa/Elola-Aldave. Previamente, Alemán-Baez y Urzelai-Babarro disputarán las semifinales del Torneo Popular.

 

Si son capaces de repetir el nivel dado hasta ahora, se espera un bonito partido por parejas. Atrás no se ven grandes diferencias entre Sarasa y Aldave, especialmente porque el zaguero de Eltzaburu está siendo algo irregular últimamente. En cuartos de final tuvieron trabajo para eliminar a Murua-Arbizu, pero al final el oficio y la calidad de Eneko Labaka les dio el pase a semifinales. Esa puede ser una de las ventajas de la pareja roja, porque el delantero de Albiztur todavía sigue marcando grandes diferencias a este nivel. Sin embargo, cuando tiene un buen día, el delantero de Bidania Elola es capaz de ganar a cualquiera y en las últimas semanas está jugando a un nivel muy alto. Así lo hizo en el mismo frontón Beloki para eliminar al Exposito-Altuzarra (14-22). Parece, por tanto, que los billetes para la final los tendrá que pagar aquel que quiera ganar la semifinal.

 

En la jaula de promesas tampoco está fácil adivinar quién llega a la final. Javi Oskoz y Aitor Altuna han demostrado grandes cualidades para jugar en el cuatro y medio. Son dos pelotaris técnicos y bonitos de ver y así lo demostraron en cuartos de final al eliminar, a Beñat Senar y a Sergio Gutiérrez, respectivamente. El navarro quizá tiene mejor defensa y el tolosarra, en cambio, se prodiga más ofensivamente en el remate. Cada uno intentará llevar el partido hacia su lado y el que consiga poner el ritmo que más le convenga, tendrá mucho ganado.

 

 

Faborito argirik ez Goñiren Omenezkoaren finalak osatzeko

Ez da erraza izaten ari, baina asterik aste Beloki pilotalekuan biltzen ari diren pilotazale ugarien laguntza itzelarekin, Goñiren Omenezkoa ari da bere bidea egiten eta aste honetako jaialdiarekin hurrengo ostiralean, urriak 16, jokatuko diren final handiak erabakita geratuko dira. Momentuz, Ruiz de Larramendi lau eta Mata-Gaskuek gordeta dute leku bat eta hauen aurka aritzeko finalerdi ikusgarriak, faborito argirik gabekoak, espero dira asteazken honetarako Oskoz/Aitor Altuna promesen mailan eta Eneko Labaka-Sarasa / Elola-Aldave eliteen binakakoan. Horien aurretik, Txapelketa Herrikoieko finalerdiak jokatuko dituzte Aleman-Baez eta Urzelai-Babarrok.

 

Orain arte emandako maila errepikatzeko gai badira, polita espero da eliteen mailako partida. Atzean ez da alde handirik ikusten Sarasa eta Aldaveren artean, bereziki Eltzaburuko atzelaria nahiko gorabehera izaten ari delako azken aldian. Final laurdenetan lanak izan zituzten Murua-Arbizu kanporatzeko, baina azkenerako Eneko Labakaren ofizioak eta kalitateak eman zieten finalerdietarako txartela. Hori izan daiteke bikote gorriaren abantailetako bat, albizturreko aurrelariak oraindik ere alde handiak egin ohi dituelako maila honetan. Hala ere, egun ona duenean, Bidaniko Elola edonori irabazteko gai da eta azken asteetan oso maila altuan jokatzen ari da. Hala gin zuen Beloki pilotalekuan Exposito-Altuzarra kanporatzeko (14-22). Badirudi, beraz, finalerako txartelak garesti ordaindu beharko dituela irabazi nahi duenak.

 

Promesen mailako kaiolakoan ere ez dago erraza finalera nor helduko den asmatzea. Javi Oskoz eta Aitor Altunak lau eta erdikoan jokatzeko dohain handiak erakutsi dituzte eta. Bi pilotari tekniko eta ikusteko politak dira eta final laurdenetan hala erakutsi zuten, hurrenez hurren, Beñat Senar eta Sergio Gutierrez kanporatuta. Nafarrak agian defentsa hobea du eta tolosarra, aldiz, errematean erasokorrago aritzen da, bakoitza partida bere aldera eramaten saiatuko da eta komeni zaion erritmoa jartzen lortzen duenak, asko izango du irabazia.

201001 cuadro parejas

201001 cuadro 4ymedio

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto