Sábado, 31 Octubre 2020

Aitor Altuna y Elola-Aldave completan las semifinales del Memorial Goñi

Aitor Altuna y Elola-Aldave completan el cuadro de semifinales del Memorial Goñi que, a partir del próximo miércoles, buscará a sus finalistas.

 

Los pelotazales han vuelto a responder de manera muy positiva, se han vendido 101 entradas y, respetando el protocolo de seguridad, el torneo zumarragarra avanza a su fase decisiva tras un festival de luces y sombras.

 

En elites, Elola-Aldave han aprovechado su meteórico inicio de partido, se han adelantado 0-12 en un abrir y cerrar de ojos, para imponerse 11-22 a Exposito-Altuzarra y serán los rivales de Eneko Labaka-Sarasa dentro de 15 días. El delantero de Bidania ha mostrado que está en un buen momento de juego, la pelota le sale rápida de su derecha y, acompañado por un sólido Aldave, han abierto un gran agujero en el marcador de inicio. Enfrente, Hodei Expósito no ha tenido su mejor día y, para cuando se han dado cuenta, el partido se les había escapado. Acostumbrado a manejar él los partidos, el delantero de Astigarraga no ha estado cómodo ante Elola y atrás Aldave ha sido más sólido que un Altuzarra que, no obstante, ha dejado detalles como una bonita volea con la que ha conseguido el 5-14. A poco que Exposito se ha acercado a su nivel habitual, los rojos se han ido metiendo al partido, pero el delantero de Astigarra ha adolecido de falta de continuidad en su juego, le hemos apuntado 9 errores, y así es imposible remontar a una pareja del poder de Elola-Aldave.

 

200924 altuna 

En la jaula juvenil, Aitor Altuna será el rival de Oskoz en semifinales tras imponerse a Sergio Guitierrez por 15-22. Con dos buenos especialistas en el acotado, se esperaba un gran partido, pero el juego no ha resultado completo, ya que ambos han cometido excesivos fallos y al final el tolosarra ha conseguido el pase a la siguiente fase mostrando muchos más recursos a la finalizar el tanto. El partido ha comenzado equilibrado, pero sobre todo porque ambos delanteros han repartido fallos, entre ellos algunas faltas desde el saque. Se han enfrentado dos pelotaris de muy distinto estilo de juego, el riojano mucho más clásico, jugando todo a bote, y más ofensivo, buscando mucho más el remate, el guipuzcoano. Tras el empate a diez, en cambio, aunque también ha cometido tres faltas de saque durante el partido, Aitor Altuna ha hecho mucho daño de saque a Gutiérrez, si no era de forma directa -en total se ha apuntado 6 tantos con el primer pelotazo- con el saque rematado y ha puesto el partido a su favor con un parcial de 1-7. El delantero de Logroño ha tenido una pequeña reacción pero no ha sido capaz de poner en duda la victoria de Altuna.

 

En el primer partido, Iraeta y, especialmente Tolosa, han mostrado muy buenas maneras al imponerse por 18-10 a Dorronsoro-Plazaola.

 

 

Aitor Altunak eta Elola-Aldavek osatuko dituzte Goñiren Omenezko Txapelketako finalerdiak

Aitor Altunak eta Elola-Aldavek osatuko dute datorren asteazkenean martxan jarriko den Goñi Memorialaren finalerdietako kodroa. Pilotazaleek oso ondo erantzun dute berriro, 101 sarrera saldu dira, eta segurtasun protokoloa errespetatuz, zumarragar txapelketa fase erabakigarrian sartu da, argi eta itzalen jaialdi baten ostean.

 

Eliteetan, Elola-Aldavek euren partida hasiera meteorikoa aprobetxatu dute, 0-12 aurreratu dira, 11-22 gailendu dira Exposito-Altuzarraren aurka, eta Eneko Labaka-Sarasaren aurkariak izango dira 15 egun barru. Bidaniako aurrelariak joko bolada onean dagoela berretsi du, pilota azkar ateratzen zaio eskuinetik eta, Aldave sendo batekin batera, zulo handia ireki dute aurkariak konturatzerako. Parean, Hodei Expositok ez du bere egunik onena izan eta uste baino lan gutxiago eman diete aurkariei. Astigarragako aurrelaria ez da eroso egon Elolaren aurka eta atzean Aldavek Altuzarra gainditu du, nahiz eta errioxarrak gauza politak erakutsi dituen,5-14ekoan jotako bolea ikusgarria esaterako. Pixkanaka Exposito bere ohiko mailara hurbildu da eta gorriak partidan sartu dira, baina Astigarrako aurrelariak ez du behar bezalako jarraikortasunik izan bere jokoan, amiaerarako 9 akats pauntatu dizkiogu eta horrela ezinezkoa da Elola-Aldaveren sendotasuna duen bikote bati partida iraultzea.

 

Jubenilen mailako lau eta erdikoan, Aitor Altuna izango da finalerdietan Oskozen aurkaria, Sergio Guitierrezi 15-22 irabazi ostean. Kaiolako bi espezialista on izanda, partida bikaina espero zen, baina lehia ez da osoa izan, huts gehitxo ikusi ditugu eta azkenean tolosarrak tantoa amaitzerakoan baliabide askoz gehiago erakutsita lortu du hurrengo faserako txartela.

 

Partida orekatua hasi da, baina gehienbat bi aurrelariek hutsak banatu dituztelako, tartean saketik egindako zenbait falta. Joko estilo oso desberdineko bi pilotari izan dira elkarren aurka, errioxarra askoz klasikoagoa, dena botera jokatuz, eta erasokorragoa, errematea askoz gehiago bilatuz gipuzkoarra. Hamarnako berdinketaren ostean, aldiz, azkenerako hiru falta ere egin dituen arren, Aitor Altunak min handia egin dio sakez Gutierrezi, zuzenean ez bazen -denera 6 tanto egin ditu lehen pilotakadarekin-, sake-errematean tantoak eginez eta partida bere aldera eraman du 1-7ko partzial batekin. Erreakzio txiki bat izan du Logroñoko aurrelariak baina ez da Altunaren garaipena kolokan jartzeko gai izan.

 

Jaialdia ireki duen partidan Iraeta eta, bereziki, Tolosa kadeteek oso itxura polita eman dute, Dorronsoro-Plazaolari 18-10 irabazita.

 

200924 cuadro parejas

200924 cuadro 4ymedio

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto