Jueves, 25 Abril 2019

180607 728x90px chiruca

Exposito-Bikuñak eta Carregalek osatuko dituzte Goñiren Omenzkoaren finalak

Goñi Memorialak ezagutzen ditu dagoeneko datorren asteazkenean jokatuko diren Goñiren Omenezkoaren finalista guztien izenak, Exposito-Bikuña eta Carregalek trabatutako bi partidetan lortutako garaipenean ostean.

 

Salaberria-Elizegi elite promesetan eta Larrazabal, promesen mailako kaiolan, izango dira euren aurkariak, berez oso ikusgarriak diruditen partidetan.

 

Harmailetan sei pilotari profesional begira zituztela, Belokin agertu ziren Irribarria, Alberdi, Erasun, Erostarbe, Garmendia eta Urretabizkaia, Exposito-Bikuñak 15-22 irabazi zieten Ioritz Egiguren-Sarasari distira baino lan gehiagoko partida batean. Exposito, berez, Uriondorekin jokatzekoa zen lehen jardunaldian, baina eskuko min baten erruz uko egin behar izan zion jokatzeari eta Zubizarretaren hutsunea baliatzeko gogoz etorri zen Zumarragara. Partida hasiera bikaina izan zuen Astigarragakoak, gantxo politak sartu zituen eta urdinak 2-7 aurreratu ziren. Bikuñak zuloak ireki zituen bere eskuinarekin eta Exposito ondo baliatu zituen errematearekin asmatuz, baina final laurdenetan gertatu bezala, Ioritz Egigurenek partidaren zama bere gainera bota zuen eta bere sake bortitzak partidari buelta emateko aukera eman zion. 11-10 aurreratu ziren gorriak eta horietatik 6 sake lortu zituen tolosarrak lehen pilotakadarekin. Lehia trakestu egin zen hortik aurrera, tantoak alde batera zein bestera erori ziren, jokaldi politen batekin, baina huts gehitxorekin. 15-16koaren ondotik, Ioritz Egigurenek arriskatu beharra ikusi zuen baina lau kale egin zituen jarraian eta erantzunik gabeko azken sake batek garaipena eman zien, merezimendu osoz, urdinei.

 

Promesen mailako kaiolakoan, Carregalek lortu zuen finalerako txartela aukeran huts gehitxo batu zituen Unai Alberdi garaituta (22-18). Bizkaitarra fisikoki indartsuagoa izangatik, azpeitiarrak une jakinetan botatako pilotak, hauetariko asko errazak, izan ziren garaipenetik urrundu zutenak. Bizkaitarrak hasieratik hartu zuen partidaren kontrola, 1-5 aurreratu zen bi eskuekin pilotari aurkariak baino abiadura bat gehiago sartuz. Hala ere, Alberdik erakutsia zuen aurretik ez dela besoak jaisten dituen horietako bat eta partidari eutsi zion bere dohain teknikoei esker. Sakea, bi pilotariek egin zuten faltaren bat, izan zen Alberdiren beste argudio bat esperantza mantentzeko, baina sekula ez zen bere aurkaria harrapatzeko gai. Izan ere, Carregalek Larrazabali finalean arazotan jartzeko moduko pilotaria dela berretsi zuen.

 

Jaialdia uste baino gehiago luzatu zen, Txapelketa Herrikoieko partida ikaragarri piloteatua izan zelako. Azkenean, kontra zuten partidari buelta emanda, Urretabizkaia-Pueyok 18-15 irabazi zieten Aleman-Baezi eta Cruz-Oliveiraren aurka jokatuko dute finala.

 

Exposito-Bikuña y Carregal completan las finales del Memorial Goñi

 

El Memorial Goñi ya conoce los nombres de todos los finalistas del próximo miércoles tras un festival desigual y de poca continuidad, en el que Exposito-Bikuña y Carregal se impusieron en dos partidos de más trabajo que brillo. Salaberria-Elizegi en elites parejas y Larrazabal en promesas dentro del cuatro y medio, serán sus rivales en unas, a priori, atractivas finales.

 

Con seis profesionales en las gradas, por el Beloki asomaron Irribarria, Alberdi, Erasun, Erostarbe, Garmendia y Urretabizkaia, Exposito-Bikuña se impusieron 15-22 a Ioritz Egiguren-Sarasa en un partido trabado. Exposito, que era de jugar con Uriondo pero que tuvo que suspender en el debut del torneo, comenzó con ganas de aprovechar la oportunidad que le dio la lesión de Zubizarreta y tuvo un arranque espectacular, con bonitos ganchos y los azules se adelantaron 2-7. Bikuña abría huecos y el de Astigarraga los aprovechaba para tomar ventaja, pero como en cuatros de final, Ioritz Egiguren se echó el peso de la pareja a la espalda y su potente saque le sirvió para dar la vuelta al marcador. Los rojos se adelantaron 11-10, con seis tantos de saque del tolosarra. El partido se embarró a partir del ecuador, con ventajas para uno y otro lado y algún remate bonito, pero con excesivos errores por ambos. Tras el 15-16, Ioritz Egiguren decidió que debía arriesgar, que sus opciones pasaban por arriesgar y pasar al ataque, pero cuatro errores consecutivos y un saque sin restar lo condenaron.

 

En la final de promesas, Carregal se impuso (22-18) a Unai Alberdi en un partido en el que, a pesar de la superioridad física del de Galdakao, fueron los errores del azpeitiarra, varios de ellos en pelotas francas, los que le privaron de presentar mayor resistencia. El vizcaíno tomó el control del partido muy pronto, con un 1-5 de parcial, demostrando que maneja muy bien las dos manos, herramientas con las que imprimió a la pelota una velocidad superior que la de su rival. Con todo, Alberdi ya había demostrado en la eliminatoria anterior que no es un pelotari que gusta bajar los brazos y se agarró al partido gracias a sus recursos técnicos. El saque, jugada con la que ambos pelotaris cometieron faltas, fue otro argumento que sirvió al guipuzcoano para mantener viva la esperanza, pero nunca pudo dar caza a un rival que puede crear problemas a Larrazabal en la final del próximo miércoles.

 

El festival se alargó más de lo esperado, ya que el partido del Torneo popular resultó extremadamente peloteado. Al final, tras remontar un partido que se les había puesto muy cuesta arriba, Urretabizkaia-Pueyo se impusieron 18-15 a Alemán-Baez y se enfrentarán a Cruz-Oliveira en la final.

190411 parejas

190411 cuatroymedio

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Chiruca

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto