Miércoles, 05 Agosto 2020

Oso emaitza eta partida desberdinak Alberditarrentzat Goñiren Omenezkoaren final laurdenetako azken jardunaldian.

Oso partida eta emaitza desberdinak bildu zituzten Unai eta Julen Alberdik Goñiren Omenzkoaren datorren asteazkenean hasiko diren finalerdiak erabakitzeko jokatutako azken jardunaldian.

 

Azpeitiarrak 22-20 irabazi zion Agirreamalloari oso partida ederrean eta Carregal izango du arerio hurrengo kanporaketan. Andoaindarrak, aldiz, Alduntzin lagun, ezer gutxi egin ahal izan zuen Zubizarreta-Bikuñaren aurka eta gipuzkoarren Ioritz Egiguren-Sarasaren aurka jokatuko dute finalerako txartel baten bila.

 

iaz kaiolan promesetan egindako erakustaldien ondoren, bazen Julen Egiguren maila bat gorago ikusteko gogorik Belokiko harmailetan eta egia esan partidako lehen txanpan bere ausardiaren eta kalitatearen zenbait detaile utzi zituen, parean Zubizarreta izanagatik. 6-5ekora arte Gaztelekuko pilotariak lehia orekatua izatea lortu zuen, baina hortik aurrera Bikuñaren eskuin indartsuak partidaren gidoia goitik behera aldatu zuen. Tanto batzuk behar izan zituen donostiarrak kantxara egokitzeko, baina behin jokoan sartu zenean, Alduntzin erabat dominatu zuen eta Iraitz Zubizarretari zulo handiak ireki zizkion. Dena alde zuela, ataundarrak erasorako dituen dohainak erakutsi zituen (1 tanto egin zituen jokoan) eta partida erabat hautsi zuten 16-0eko partzial batekin (6-21). Gorriak saiatu ziren baina markagailua apur bat txukuntzearekin konformatu behar izan zuten arerioek erakutsitako joko sendoaren aurrean.

 

Promesen lau eta erdikoan, Unai Alberdi eta Josu Agirreamalloak jokatutako partida, ziurrenik txapelketako onena izan da, markagailuan gorabehera handikoa tentsioa azken uneraino mantenduz eta biek ere gauza polit asko erakutsiz. Edonork irabaz zezakeen partidan, Ilunpeko pilotaria nagusitu da azken tantoak errenkadan lortuz. Hala ere, Agirreamalloa markinarra izan da markagailuan lehen tarte handia lortu duena 3-9 aurreratuz. Azpeitiarra, ordea, ez da kikildu eta lanean jarraitzeak saria izandu. Bakoitzak bere materialarekin eta sake-errematearekin min handia egin dio aurkaria eta partida 15era berdindu ostean heldu dira partidako tantorik onenak, alde batera zein bestera. hala ere, markinarrak erabakigarria izan zitekeen aldea lortu 17-20 aurreratu denean, baina ez da nahikoa izan. Txokoan egindako dejada bikain batez sakea berreskuratu du Alberdik eta zuzenean joan da 22. kartoira, finalerdietarako txartela lortuz.

 

EMAITZAK/ RESULTADOS

Pilota eskola:

Arrizabalaga - Agreda 18 / Zabaleta - Manrike 7

Promesak lau eta erdian:

Alberdi 22 / Agirreamalloa 20

 

Eliteak binaka:

Julen Alberdi - Alduntzin 10 / Zubizarreta - Bikuña 22

 

 

Cara y cruz para los Alberdi en la última jornada de cuartos de final del Memorial Goñi

Cara y cruz para Unai y Julen Alberdi en la jornada que definió la composición de las semifinales que darán comienzo el próximo miércoles. El azpeitiarra se impuso a Agirreamalloa en un precioso partido por 22-20 y se medirá a Carregal en la siguiente ronda, mientras que el de Andoain, acompañado por Alduntzin, poco pudo hacer ante el potencial de Zubizarreta-Bikuña en elites (10-22) y la pareja guipuzcoana se medirá a Ioritz Egiguren-Sarasa en pos de un puesto en la final.

 

Tras las exhibiciones del año pasado en el acotado, había ganas de ver las evoluciones de Julen Alberdi un escalón más arriba y lo cierto es que el comienzo del partido del menudo pelotari de Gazteleku fue muy esperanzador, dejando detalle de su desparpajo ante todo un Zubizarreta. Valiente y decido, volvió a dejar detalles de su repertorio hasta el 6-5, la última ventaja que manejaron Julen Alberdi y Alduntzin. Fue el tiempo que Iñigo Bikuña necesitó para asentarse en la cancha y comenzar a soltar potentes derechazos con los que desequilibró por completo un partido que había comenzado bastante parejo. El zaguero donostiarra se hizo con el bastón de mando del partido, dominó claramente a Alduntzin y abrió muchos huecos para que Iraitz Zubizarreta se pusiera las botas en ataque, sumando hasta 13 tantos. Un parcial de 16-0 (6-21) dejó el partido visto para sentencia y los rojos solo pudieron maquillar un poco el marcador.

 

En el acotado , Unai Alberdi y Josu Agirreamalloa protagonizaron, sin duda, el mejor partido de lo que llevamos de torneo, con un partido disputado de poder a poder, con muchas alternativas en el marcador y tantos de mucho mérito que hicieron disfrutar al numeroso público que se dio cita en la gradas del Beloki. Fue el pelotari de Markina el que, gracias a su saque-remate, tomó la primera renta importante del partido al adelantarse 3-9, pero el azpeitiarra no se dejó, ni mucho menos, llevar. Cada uno con su material hizo mucho daño al rival y el de Ilunpe logró empatar el partido a 15, momento tras el que se alternaron ventajas para uno y otro lado, con tantos de muchísimo mérito y remates ajustadísimos a la chapa. Agirreamalloa volvió a tomar el mando en el marcador y adelantarse 17-20, una renta que parecía definitiva. Sin embargo, una preciosa dejada de Alberdi le devolvió el saque y se fue directo al cartón 22 en un final en el que cualquiera de los dos pudo ganar.

 

190328 memorial goni cuatroymedio

190328 memorial goni parejas

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto