Martes, 03 Agosto 2021

Kaiolako finalek izan ez zuten oreka izan du Laboral Kutxa-ETB masterrak Durangon

 

Azkoitian jokatutako lau eta Erdiko finaletan faltan bota ziren oreka eta emozioa izan dute Durangon jokatutako LABORAL KUTXA-ETB Masterreko bi partidek. Hori bai, San Fausto pilotalekuan jokatutako lehiek, hori bai, Azkoitian txapeldun irtendako pilotariak berretsi dituzte, Amaia Aldai promozioko txapeldunak eta Patri Espinarrek aurrera atera baitituzte euren neurketak.

 

Giro goxoan jokatu dira gaur goizean Durangoko San Fausto pilotaleku bilduan Masterreko bi partidak. Lehenean, Amaia Aldai dimoztarrak lehen mailan aritzeko gaitasuna baduela frogatu du Miren Larrarteri 18-14 irabazita. Bezperan esfortzu handia egitetik zetorren bidaniarra, asko sufritu baitzuen Zarautzen DV-ko finaleko txapela janzteko eta bere ezker eskuak igarri zuen. Eskuetatik eta fisikoki askoz freskoago, bizkaitarrak eraman zuen jokoaren ekimena eta berak egindako hutsek eman zioten, hein handi batean, oreka lehiari. Bederatzina berdinduta joan ziren, baina partidako azken txanpan askoz osoago aritu den Aldai, bere maila bikaina aldarrikatuz.

 

Binakakoan, Patri Espinarrek eta Oihana Orbegozok lortu zuten garaipena, Olatz Arrizabalaga eta Olatz Ruiz de Larramendiri 22-19 irabazita. Azkoitiko errebantxa hartu nahi zuen Gernikako aurrelariak, baina finalean emandako itxura asko hobetzearekin konformatu behar izan zuen. Gurean jokatutako partidaren presiorik gabe, bi aurrelariek joko ikusgarriagoa eskaini zuten eta atzean Olatz Ruiz de Larramendi gazteak nesken artean kolperik gehien duen pilotaria dela erakutsi zuen. Hala ere, Oihana Orbegozo azpeitiarrak ondo eutsi zion nafarraren indarrari eta neurketa bikaina osatu zuen. Denera 11 berdinketa izan ziren partidan, azkena 14-14. Hortik aurrera gorriak zuzenago aritu ziren eta horrek eman zien garaipena.

 

BINAKAKOA ETA RANKINGA

Masterra amaituta, Laboral Kutxa Emakume Master Cuparen Binakakoaren txanda helduko da. Txapelketa ostiral honetan, hilak 28 aurkeztuko da,
11.30etan Bilboko Laboral Kutxaren egoitzan. Bertan lehiaketako xehetasunak eta izen ematearen berri emango da. Ekitaldi berean, Emakume Master Cup rankinga publiko egingo da, txapelketako bikoteak osatzeko erabiliko dena.

 

-------------------------------------------------------------------------------------------

 

EL MASTER LABORAL KUTXA-ETB TUVO EN DURANGO EL EQUILIBRIO QUE SE ECHÓ EN FALTA EN LAS FINALES DE LA JAULA

 

Los partidos del Master LABORAL KUTXA-ETB tuvieron ese equilibrio y la emoción que se echaron algo en falta en las finales de la jaula. Eso sí, las campeonas de Azkoitia vieron refrendadas sus txapelas, ya que tanto Amaia Aldai, campeona de promoción, como Patri Espinar, de primera, sacaron adelante los partidos de Durango.

 

Cálido ambiente el vivido en el recogido frontón de San Fausto, donde se disputaron dos disputados partidos. En el primero, Amaia Aldai corroboró
que tiene aptitudes para competir con las mejores pelotaris del cuadro, tras superar por 18-14 a Miren Larrarte. La de Bidania se presentó en Durango tras haber realizado un gran esfuerzo la víspera para calarse la trapalee del DV en Zarautz. Y su izquierda pagó las consecuencias. Mucho más fresca de piernas y manos, la iniciativa del juego la llevó Amaia Aldai y fueron sus fallos los que, en buena medida, mantuvieron el equilibrio del partido. Fueron empatadas a nueve, pero Aldai llegó mucho más entera al final del partido y reivindicó su nivel.

 

Por parejas, la victoria fue para Patri Espinar y Oihana Orbegozo, tras imponerse por 22-19 a Olatz Arrizabalaga y Olatz Ruiz de Larramendi. La delantera de Gernika quería sacarse la espina de Azkoitia, pero tuvo que conformarse con dejar una imagen mucho más positiva que la ofrecida en la final. Sin la presión del partido disputado en el Gurea, las dos delanteras se enzarzaron en un juego mucho más vistoso, mientras que atrás, Olatz Ruiz de Larramendi demostró ser la pelotari con más golpe. Sin embargo, Oihana Orbegozo aguantó perfectamente al ímpetu de la navarra y cuajó un partido muy sólido. En total hubo hasta 11 igualadas en el marcador, la última en el abrazo a 14. A partir de ese momento, las rojas fueron más seguras y eso les dio la victoria.

 

PAREJAS Y RANKING

 

Terminado el Master, llega la hora del Parejas del Laboral Kutxa Emakume Master Cup, competición que será presentada este viernes, 28 de diciembre a partir de las 11.30 en la oficina de Laboral Kutxa de Bilbo. En ese mismo acto, se hará público el ranking Emakume Master Cup, que se empleará para la confección de las parejas.

 

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto