Domingo, 27 Septiembre 2020

Murua-Gaskue eta Zubizarreta-Sarasa finalerdietarako azken sailkatuak

Murua-Gaskue eta Zubizarreta-Sarasa bikoteak izan dira Bergara Hiria txapelketako finalerdietara igaro diren azken bikotean. Hurrengo asteartean hasiko dira finalerdiak lehen bi jardunaldietako sailkatuekin. 

 

Promesak: A.Murua - Gaskue 22 vs J.Alberdi - A.Apezetxea 10

Astearteko lehen partidan, Gaskue atzelari nafarra izan zen onena. 44 minutu iraun zuen partidan, atzean egon zen gakoa. Apezetxeak normalean biana gehiago galdu zuen eta gorriek berehala ireki zuten tartea markagailua. Murua eta Alberdi aurrelariak, ondo ibili ziren baina hemen ere Murua irabazlea gailendu zen. Beraz, garaipen honekin, finalerdietarako txartela lortu dute eta hemendik bi aste barru, Agirremalloa eta Ibarlozaren aurka ariko dira finalaren atarian.  

 

Nagusiak: I.Zubizarreta - J.Sarasa 22 vs J.Zabala - P.Ruiz 18

 

Nagusietako partidan, berriz, Zubizarreta ataundarra izan zen partidako onena. Jokoaren aspektu guztietan asmatu zuen aurkariak baino gehiago eta markagailuak erakusten duen aldea baina handiagoa egon zen jokoan. Galtzaile suertatu ziren Zabala eta Ruiz errioxarrak erakutsi zuten golpez gehiago direla baina baliabide hori ez zuten behar bezala aprobetxatu tantoa amaitzeko. Horrela, aurreko koadroetako jokoan sartu zirenean, Iraitz Zubizarreta ateratzen zen gehienetan tantoaren jabe. Beraz, nagusietako irabazleak Salaberria eta Uriondoren aurka ariko dira finalerdietan, bi aste barru. 

 

Txapelketako lau jardunaldiren ostean, horrela geratu dira hurrengo asteartean hasiko diren finalerdiak:

 

Maiatzak 8:

 

PROMESAK: Osa - Elizegi vs J.Egiguren - Oliden

NAGUSIAK: Prieto - Aizpuru vs Lerena - Etxeberria

 

Maiatzak 15:

PROMESAK: Agirremalloa - Ibarloza vs Murua - Gaskue

NAGUSIAK: Salaberria - Uriondo vs Zubizarreta - Sarasa

 

 

 

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto