Martes, 16 Octubre 2018

Exposito eta Salaberria ere Soraluzeko finalerdietan

Hodei Exposito eta Iker Salaberria dira bigarren finalaurrekora igaro diren pilotariak atzoko kanporaketak irabazi ostean.

 

Promeak: Exposito 22 / 11 Sein

 

Astigarragako Hodei Exposito izan zen promesa mailako garailea. Partida nahiko erraz atera zuen aurrera, indarrez gehiago izan baitzen. Orain, martxoaren 6ean izango du finalaurrekoa, Julen Egiguren eta Ander Bianen partidaren irabazlearen aurka.

 

Nagusiak: Salaberria 22 / 21 Lerena

 

Arratsaldeko bigarren partidak emozio eta kalitate handiagoa izan zuen. Gainera, Bergarako munizipalean gure 21iguales markagailua ikusteko aukera izan zuten bertara gerturatutakoet. Jokamolde desberdineko bi pilotari ziren jokatzekoak. Batetik Iker Salaberria goizuetarra eta bestetik, Lerena errioxarra. Teknika eta abiadura nor baino nor. Partida oso berdindu baten ostean Salaberriak gutxigatik eskuratu zuen hurrengo faserako txartela. Finalerdietan Zubiria eta Elolaren arteko partidako irabazlearen aurka ariko da.

 

 

Hurrengo astean (asteartea, 20) itxiko dira final laurdenetako jardunaldiak hurrengo partida hauekin:


Promesak: Julen Egiguren / Ander Biain (Muruan ordez)
Nagusiak: Zubiria / Elola

 

 

 

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto