Martes, 16 Octubre 2018

Erabakita hurrengo astelehenean jokatuko diren Bergara Hiriako finalak

 

Promesak: Agirreamalloa - Erkiaga 5 vs Murua - Gaskue 22

Arratsaldeko lehen finalaurrekoa kolorerik gabeko kanporaketa izan zen. Emaitzak dio partidan gertatutakoa. Irabazleek beren lanak bikain egin zituzten baina aurkarien opariak ere ederki baliatu zituzten. Agirremalloa aurrelariak ez zuen jokoan sartzeko aukera handirik izan baina sartu zenetan ere ez zuen batere asmatu, bere bikoteak bezala. Hori horrela, Murua eta Gaskue hurrengo astelehenean berriro ere itzuliko dira bergarako udal pilotalekura txapelagatik borroka egitera.


Nagusiak: Salaberria - Uriondo 22 vs Zubizarreta - Sarasa 15

 

Nagusien partida, berriz, askoz borobilagoa izan zen. Partida erdira arte galtzaile suertatu ziren Zubizarreta eta Joseba Sarasa jokoaren jaun eta jabe izan ziren (9-11) baina partida berdintzearekin batera, irabazleek hartu zuten joko onaren testigua. Partidak zuen berdintasuna apurtu zuten eta atzeko koadroetan Uriondo bizkaitarra bizkarra erakusten hasi zen. Aurrean ere tanto ederrak ikusi ziren, hala gantxoz nola bi paretaz. Amaieran, bigarren zatiko nagusitasuna baliatuz, Salaberria goizuetarrak eta Uriondok lortu zuten finalerako txartela. 

 

Beraz, kanporaketa guztiak jokatu ondoren, horrela geratu dira hurrengo astelehenean jokatuko diren finalak:

 

Promesak: Osa - Elizegi vs Murua - Gaskue
Nagusiak: Lerena - Otadui vs Salaberria - Uriondo

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto