Lunes, 22 Octubre 2018

180607 728x90px chiruca

Agirremalloa-Ibarloza eta Salaberria-Uriondo hirugarren jardunaldiko irabazleak

Agirremalloa-Ibarloza eta Salaberria-Uriondo bikoteak izan dira bigarren finalerdietarako txartela lortu duten bikoteak.


Promesak: Agirreamalloa - Ibarloza 22 vs Ugalde - E.Etxeberria 5


Arratsaldea ireki zuen partidak kolore gutxi izan zuen. 28 minutu iraun zuen partidan irabazleak izan ziren nagusi hasiera hasiertatik. Ugalde eta Etxeberria, berriz, oso partida kaskarra egin zuten eta lehen momentutik geratu ziren partida irabazteko aukerartik gabe. Beraz, Agirremalloa eta Ibarloza, Beragara Hiriko bigarren finalerdia jokatzeko sailkatu dira, maiatzaren 15ean hain justu. 

 

Nagusiak: P.Labaka-I.Olaizola 10 vs I.Salaberria-E.Uriondo 22

 

Nagusien partidak ere ez zuen bete munizipalera hurbildu ziren pilotazaleak. 38 minutu iraun zuen partidan ere irabazleak izan ziren oso nagusi. Batez ere, atzeko koadroetan egon zen aldea. Olaizola lesakarrak uste baino erraztasun gehiago eman zituen eta partidak alde egin zien. Hala ere eta aldea handia izan arren, aurreko koadroetan tanto eta lehia oso politak ikusi ziren Peru Labaka eta Salaberria goizuetarraren artean. Azkenean, 22-10eko emaitzarekin nagusitu ziren eta nafarra eta Uriondo eta maitzaren 15eko nagusi mailako finalerdietan egongo dira.

 

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar

Azkitpilota
Chiruca

Portal de noticias de pelota mano.
Cartelera, resultados, campeonatos,
ferias, partidos... toda la actualidad
del mundo de la pelota vasca.

Contacto